XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urdaibai sendotzeko

Udal plenoak Patronatoa pluralagoa izan daitela eskatu dau

Biosfera Erreserbako arautegia bigundu behar dela adierazten dauen kanpaina bat zabaldu da azarotik aurrera komunikabideetan.

Esan egin izan denez, laxotasun edo permisibitate handiagoa eskatzen dabenak Busturialdeko Udalak eta Lurjabeen elkarteak izan dira.

Propaganda kanpaina honen atzean instituzio bi egon dira: alde batetik EAJ alderdia, Busturiko Alkatesak aurpegia ipini duelarik eta, Busturialdeko Jabeen Elkartea, Ibarrangeluko Alkatea, berau ere EAJ alderdikoa.

Jaurlaritza eta Aldundia

Ingurugiro Kontseilaritza EAko ordezkaritzaren menpe dagonez eta, honen ondorioz, EAJ alderdiak Patronatoan daukan pisua gitxitu dauenez, badirudi kanpaina hau egon daitezkeen iniziatibei aurre egin eta freno ipintzeko antolatu dela.

Gogoratu, besterik ez, Plan Artezlea (Plan Rector de Uso y Gestión) idatzi zenean eztabaida sakonak egon zirela Aldundi eta Jaurlaritzaren artean, azkenik plan hori urte batzu beranduago onartu zelarik eta ingurugiroaren babes eta garapen eusgarrirako baliabideen aldetik nahiko murrizketa handiak sufritu izan dauzelarik.

Partaidetza zabaltzearen alde

Ez da gauza barria udalek partaidetza handiagoa eskatzea Patronatoan; ze orain urte batzuk, Bermeoko udala buru zela, eskatu zen ordezkari gehiago eta errepresentatiboagoak egotea.

Baita, orain lau urte, hiru ordezkariok eskualdeko alderdi nagusi ezbardinetakoak izatea (EAJ, EA eta HB) eta Bermeo, Gernika eta Ajangizko alkateak izatea proposatu zen.

Baina EAJ alderdiak, pertsona bakoitzeko hiruna boto sistema ezarriz, ordezkaritza guztiez jabetu zen eta ez deutse besteei informaziorik ere emon.

Bermeo buru zela, beste ahalegin bat ere egon zen orain urte gitxi: udalen ordezkari gehiago egotea eta Patronatoko bileretara entzule moduan joateko aukera zabaltzeko idea zabaldu zan.

Baina alperrik.

Aldundiaren jestio txarra salatuz

EAJek jestio osoa Diputazioaren esku itxi gura badau ere, kritika zorrotzak entzun behar izan dauz hori dela eta.

Alde batetik, EHNE nekazari elkarteak eta Txepetxa talde ekologistak zera adierazi dabe: Aldundiak gaurregun eskualdeko % 50a baino konpetentzia gehiago eukirik jestio txarraren arduraduna dela, nekazaritzarako ona den lurra galtzen ixten dauelako.

Baserritarren kaltetan

Kritikak zorroztuz, nekazarien alde jokatu beharrean Aldundiak lurjabeen alde jokatu dauela esan da.

Alde batetik baserritarrek sufritutako kalteak indemnizatzeko biderik ezta dirurik ipini ez dauelako eta txaletak edota basoetako pista ugari eginaz nekazaritza arriskutan ipintzen dabilelako.

Patronatoko ordezkariak

1 Euskal Parlamentukoa
4 Autonomia Elkarteko Administraziokoak
3 Bizkaiko Foru Aldundikoak
3 Urdaibai barruko Udaletxetakoak
1 Estatuko Administraziokoa
1 Euskal Herriko Unibertsitatekoa
1 UNESCOko MB programakoa
1 Talde ekologistetakoak
2 Euskadiko ingurugiroarekiko elkartetakoak
1 Erreserbako zuzendari-jagolea
18 partaide hauek boto ahalmena daukate legez.